EKONOMIA ETA JASANGARRITASUNA

EKONOMIA ETA JASANGARRITASUNA 1. Garapen jasangarriari buruzko teoria berrienek nolabaiteko nahastea sortu dute jarduera ekonomikoaren xedeak jasangarritasunaren ikuspegitik izan behar dituen muga objektiboen inguruan. 2. Izan ere, sarritan, garapen jasangarriaren oinarrizko helburuak zerrendatzen direnean, bereizi egin ohi dira «jasangarritasun ekonomikoa», «jasangarritasun soziala» eta «ingurumen-jasangarritasuna» arloetako helburuak. 3. Horrek oinarrizko galdera kontzeptual bat planteatzen digu. Oso zalantzazkoa da pentsatzea garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa funtsean ezberdinak direla. 4. Arrazoia da, kontzepzio batzuek horren inguruan diotena gorabehera, ondasunak eta zerbitzuak produzitzea ez dela ekonomiaren xedea, haren berezko tresna bat baizik. Ekonomiaren oinarria da ondasunen eta zerbitzuen produkzioa guztion ongizatea hobetzeko baliatzea. Alderantzizko planteamendua ez da eta ez da inoiz izan ekonomiaren helburua. 5. Ekonomiaren ustezko ikuspegi murriztaile horren o
Back to Top