Mikel Markezen abesti zoragarria. ’Hit’ bat izan zen abesti hau, batez ere nerabe eta gazteen artean, maitasun deklarazio sutsu eta desesperatua izanik adin horretan maitasuna sentitzen den modua ongi baino hobeto islatzen duelako: ’Zure begiek mintzen naute, zure ahoak beldurtzen nau, niretako nahi zintuzket...’ Tonu menorrean idatzia dago baina ez da leuna, maitasun kantua izateko erritmo indartsua dauka, sentimenduaren berotasuna eta tragikotasuna ederki jasotzen duena. Estribiloaren erdian kantariak err