HAZKUNDEARI BURUZKO EZTABAIDA
1. Hazkunde ekonomikoaren kontzeptu tradizionala zalantzan jarri da azken hamarkadetan, bai oligarkia korporatiboaren eremu batzuetatik (Erromako Kluba...) bai zirkulu sozial alternatibo batzuetatik. Argi dago korronte horiek planteatutako gaiek zentzua dutela ikuspuntu askotatik, hala nola epe laburrerako hazkundearen ikuspegia gainditzea edo garapen ekonomikoak gizartean edo ingurumenean dituen inpaktuak kontuan hartzea.
2. Hala ere, oso arriskutsua izango litzateke garapen ekonomikoa, zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko etengabeko helburuari uko egitea.
3. Neurri handi batean, zirkulu sozial batzuetan hedatu egin da aurrerapen zientifikoarekiko eta ekonomikoarekiko mesfidantza, aurrerapen horren kudeaketa txarra dela uste dutelako. Garrantzitsua da kontuan hartzea aurrerapen ekonomiko, teknologiko eta zientifikoak mundu hobe bat eraikitzeko «aukera ematen» digula, baina ez digula bermatzen mundu hori izango dugunik. Horretarako, aurrerapenaren kudeaketa egoki