Laura Aznal bozeramaileak adierazpenak egin ditu PSNrekin ekainaren 13an bildu ostean, hiru ideia nagusi nabarmenduz:
1. Legegintzaldi honek beste fase bat ireki beharko luke, eskuinak Nafarroako politika baldintzatzeari uzteko. Nafarroan fase berri bat, gehiengo aurrerakoiak behin betiko finkatzeko. Zentzu horretan dugun konpromisoa zalantzarik gabea da.
2. EH Bildu Nafarroako Parlamentuko hirugarren indar politikoa dela, Nafarroako lehen indar munizipalista eta Euskal Herriko indar bozkatuena, eta erabakigarria dela, emaitzak ikusita are erabakigarriagoa, bide horretan aurrera egin ahal izateko. Horregatik, eskuinaren zarataz haratago, hitz egiteko eta adosteko prest gaudela berresten dugu. Era berean, Chiviteri Nafarroako Gobernuaren buru izatea dagokion bezala, Joseba Asironi dagokio Iruñeko udal gobernuaren buru izatea.
3. Guretzat garrantzitsuena edukiak direla. Herritarren eskubideak eta ongizatea, zerbitzu publikoak eta guztion ongiaren defentsa lehenestea, gutxi batzuen pribilegioen gainetik. Baita Nafarroako herritarren autogobernua eta erabakitzeko gaitasuna defendatzea ere. Azken finean, beharrezkoa da anbizioz jokatzea jendearen kezkei eta Nafarroaren etorkizunari erantzuteko.
Jarrai gaitzazu:
Twitter:
Facebook:
Instagram:
Telegram:
Webgunea:
1 view
440
116
1 year ago 00:29:58 1
Laura Aznalen hitzartzea Parlamentuan | Intervención de Laura Aznal en la sesión de inbestidura
1 year ago 00:02:42 1
Laura Aznalen adierazpenak PSNrekin bildu ostean
2 years ago 00:01:03 1
Minuto de oro de Laura Aznal en el debate de Navarra Televisión