PAILAZOKERIA POSMOFEMINISTAK

PAILAZOKERIA POSMOFEMINISTAK 1. Posmofeminismoaren helburu nagusia mendebaldeko emakumeak lehenik eta, bigarrenik, gizarte osoa engainatzea eta manipulatzea baizik ez da. 2. Emakumearen emantzipazio-mugimenduaren aldarrikapen objektiboen ordez, postmodernismoaren berezko hunkigarritasun irrazionala erabili nahi da, iritzi publikoa desitxuratuko duena, betiere korporazio handien interesen alde. EMAKUMEAK GORA. Inork imajinatzen al du pentsiodunen mobilizaziorik, pentsioak defendatu beharrean, “GORA PENTSIODUNAK!“ oihukatzen arituko denik? Barregarria. Izan ere, gaur egungo posmofeminismoaren kanpainarik serioenetako bat bait da. 3. EKAI Centerretik aspaldidanik esan dugu mendebaldeko emakumeek kexatzeko arrazoi handiak dituztela. Batez ere, belaunaldiz belaunaldi jasan duten gehiegizko esplotazio sumingarriaren ondorioz, lan profesionala etxeko lanei gehituz, 80, 90 eta 100 lanorduko aste gogorrekin. Eta Europan ia inork, ez posmoprogresismoak ez posmofeminismoak, ez du h
Back to Top