GARAPEN JASANGARRIA, ALFERRIKAKO KONTZEPTUA

1. Gaiaren muina aztertuta, esan dezakegu, benetan, garapen jasangarria inplizituki sartuta dagoela garapenaren edo garapen ekonomikoaren kontzeptuaren barruan, eta, ildo horretan, alferrikako kontzeptua izan daitekeela. 2. Hori gertatzen da, jakina, kontuan hartzen badugu garapen jasangarriaren jatorrizko bertsioa, zeinaren oinarria baitzen oraingo hazkundeak etorkizuneko hazkundea konprometitzen duela eragoztea. Baina garapen jasangarriaren oraingo kontzeptuan oinarritzen bagara ere gertatzen da. Izan ere, hazkunde ekonomikoari lotutako helburuez gainera, gizartearekin eta ingurumenarekin lotutako helburuak kontuan hartzeko eskatzen digu. 3. Hala da; ekonomiaren helburua –edo, nahiago bada, garapen ekonomikoaren helburua– ez da inoiz izan hazkunde ekonomikoa lortzea kosta ahala kosta, nahiz eta hala interpretatu «garapen jasangarria» kontzeptuaren sustatzaileek. 4. Ekonomiaren kudeaketak beti izan ditu oinarri biztanleen interesekin lotutako helburuak edo jardun politikoa kontrolatzen duten intere
Back to Top