PDF:
GEHIEGIZKOA AL DA EKOFAXISMOAZ HITZEGITEA?
1. “Faxismo“ terminoa barra-barra erabiltzen denez, erraza da pentsatzea ingurumen-politika edo estrategia guztiak edo horietako batzuk “eko-faxismo“ gisa aipatzea gehiegikeria bat dela. Zoritxarrez, ez da horrela.
2. “Eko-faxismo“ terminoa hainbat zentzutan erabili izan da berriki. Alde batetik, 30eko hamarkadan Alemaniako mugimendu naziaren politika naturalistak edo ekologistak aipatuz . Era berean, ingurumen-krisiek diktadura faxistetara garamatzaten arriskua deskribatzeko ere erabili da . Edo, ingurumena modu oldarkor edo autoritarioan defendatzeko edozein ekintzari erasotzeko ere erabili da. EKAI Centerretik lagunarteko erabileratik haratago joan nahi dugu, eta faxismoaren eta nazismoaren oinarriak benetan ziren horretan zentratu, alde batetik, eta egungo ekologismoan, bestetik.
3. Horrek jarduera edo politika zehatzen mail